Zabaltzen Elkarteak 27 urtetik gorako esperientzia dauka pertsonei prestakuntza ematen, bai laneratzeko, bai gizarteratzeko.

Zerk bereizten gaitu? Gure ustez, prestakuntza tresna integral bat da, eta desberdintasunak ezabatzeko eta aukera-berdintasuna sustatzeko balio du, baita kaltetuen dauden pertsonen artean ere.

Hori dela eta, garatzen ditugun prestakuntza-ekintzek hainbat interes asetzeko gaitasuna dute:

Horretarako, hainbat zentro homologatu dauzkagu, bai eta ibilbide luzeko profesionalak ere, alor teknikoan eta hezkuntzan esku hartzen dutenak:

  • Ikaskuntza-prozesuan zehar babesa eta orientazioa ematen dute.
  • Zeharkako beste gai batzuen ikaskuntza sustatzen dute; horren adibide dira: teknologien ezagutza eta aplikazioa, laneko arriskuen prebentzioa, ingurumenaren gaineko sentsibilizazioa, informazio soziolaborala edo lanbideetako tekniken alfabetatzea.

Ikastaro-motak (batez ere langabezian dauden pertsonei zuzenduak):

Enplegurako prestakuntza:
  • Profesionaltasun-ziurtagiri batekin lotuta: Benetako lanpostuan praktikak ere egiten dira. Ikastaroak amaitutakoan, egiaztatu egin daitezke, Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko.
  • Profesionaltasun-ziurtagiririk gabe: Pertsonei prestakuntza ematen dieten eta beren bizitza profesionalean zehar gaitasunak eta ezagutzak eguneratzen dituzten ikastaroak dira. Ezin dira egiaztatu profesionaltasun-ziurtagiria eskuratzeko.
Lan aurreko

prestakuntza:

  • Ikastaro hauetan, lan- eta gizarte-arloko oinarrizko eskumenak eta gaitasun pertsonalak lantzen dira, gizartean larri baztertuta dauden pertsonek argiago jakin dezaten zer esan nahi duen prozesu luzeagoetan parte hartzeak, partaidetza aktiboagoa bermatu dadin, eta ondoren erabiliko dituzten baliabideak hobetu aprobetxatu daitezen.

Finantzatzaileak