Zabaltzen elkarlaneko, gizarte-ekimeneko eta   irabazi asmorik gabeko kooperatiba da, eta bere MISIOA desberdintasun egoeran dauden pertsonen gizarteratzea da; horretarako, hobekuntza pertsonalerako, formaziorako, lanerako eta erkidegoan parte hartzeko ekintzak erabiltzen ditu. 

Zabaltzenen IKUSPENA da erakunde profesional independentea izatea, askotarikoa eta gure misioa betetzeko zereginean solidarioa eta gizarteratze-alorrean erreferente izatea, bai desberdintasun egoeran dauden pertsonentzat bai gizarteratzea helburu duten gainerako eragileentzat. 

Gidari dituen BALIOAK, eta Zabaltzeneko pertsonak hoberen identifikatzen dituztenak, honako hauek dira: 

  • Zintzotasuna. 
  • Efizientzia eta eraginkortasuna. 
  • Aukera-berdintasuna. 
  • Elkartasuna eta kooperazioa. 
  • Pertsonenganako begirunea. 
  • Enpatia. 
  • Pertsonekiko eta gizartearekiko konpromisoa.  
  • Gardentasuna. 
  • Etengabeko hobekuntza eta berrikuntza. Zabaltzenen geure egiten dugu AITZINDARITZA ERALDATZAILEA ETA SOZIALKI ARDURATSUAren kontzeptua babesteko konpromisoa; haren xede nagusia izanik erakundea orientatzea, koordinatzea eta kohesionatzea honako hau lortzeko bidean: 
  • Gure misio, ikuspen eta balioak garatzea eta gauzatzea. 
  • Gure lanaren helburu eta gure lankide diren pertsonen eta interes-taldeen asebetetzea. 
  • Lurralde inklusiboak bultzatzea. 
  • Gure prozesuen etengabeko hobekuntza, garatu eta erakundean ezarri dugun kalitatea kudeatzeko sistema integratua landuz eta mantenduz. 
  • Ingurumena errespetatzea eta babestea, energia zentzuz erabiltzen saiatuz eta sortutako hondakinak balorizatuz. 
  • Gure lana egiteko behar diren baliabide materialak eraginkortasunez eta efizientziaz kudeatzea. 
  • Zabaltzen-SARTUn lan egiten duten pertsonen eta gure jardueretan parte hartzen dutenen segurtasuna eta osasuna. 
  • Gure erakundeak dituen eta gure zerbitzu eta produktuen kalitatean eragin dezaketen arriskuak eta aukerak aldian aldian kontuan hartzea eta aztertzea. 
  • Biziaren jasangarritasuna hiru dimentsiotan: ekonomikoa, ingurumenekoa eta soziala. 
  • Emakumeen eta gizonen arteko erabateko berdintasuna, eta bereziki, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borroka. 
  • Gure jarduerari dagozkion lege eta araudiak betetzea. Kalitate-politika hau erakunde osoan onartu eta ezarri da, eta egunean mantentzen da; gainera, Zabaltzeneko Pilotaje Taldearen erabateko konpromiso eta laguntza ditu, eta hark ezartzen, garatzen eta aplikatzen du ezarri den Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren bidez.