Esna zaitzatela merengea bezalako musu gozo batekin, egun on, kafeontzia eta zukua, prest; jar diezazuetela gustuko duzuen bazkaria; prest arropa garbia, toalla garbiak, garbitu bizilekua ere.
Hazkuntzari eta bere uneei adi egotea, amonari adi egotea, bere adinean. Kontuz lagunarekin, nola sentitzen zara? Eta lankidearekin lanean, zer behar duzu? Ez kezkatu, kontuan hartzen dugu
Zu zauden lekua atsegin bihurtzea; aurreko egunetan gertatu zena gogoratzea eta galdetzeaz arduratzea; nigatik egun bat eskaintzea, egun bat zugatik eta, gainera, barre eginaraztea.
Eta orain, imajina ezazue bizitza hori guztia gabe, horiek guztiak gabe, eta galde iezaiozue zeuen buruari ea ez ote den garaia zaintzak gure bizitzaren erdigunean jartzeko ... See more