TITULARTASUNA

Uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak, 10. artikuluan ezartzen duena betez, ohartarazten da orrialde hau erakunde honena dela:

Sozietatearen izena: ZABALTZEN ELKARTEA
IFK: G48487748
Helbide Fiskala: Murueta Torre 8, behea F-G – 48200 DURANGO – BIZAKAIA
Helbidea jakinarazpenetarako: Murueta Torre 8, behea F-G – 48200 DURANGO – BIZAKAIA
Posta elektronikoa/td> zabaltzen@zabaltzen.sartu.org
Domeinuaren izena www.zabaltzensartu.org
Telefonoa 946200449
Erakundearen inskripzioa Euskal Herriko Elkarteen Erregistro Orokorra. 1.Atala Erregistro zk.: AS/B/03006/1991

Lege ohar honen azken aldaketaren/eguneraketaren data: 06/05/2016

 ATARIAREN ERABILERA

www.zabaltzensartu.org atariak ZABALTZEN ELKARTEAri buruz edo ERABILTZAILEAK sartzea izango duen elkartearen lizentziadunei buruz Interneten dagoen informazio, zerbitzu, programa edo datu ugarira sartzeko aukera ematen du (aurrerantzean, “edukiak”) . ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du atariaren erabilera. Zerbitzu edo eduki jakin batzuetara sartzeko beharrezkoa izan daitekeen erregistroa ere bere erantzukizunpekoa izango da. Erregistro horretan ERABILTZAILEA egiazkoa eta zilegia den informazioa emateaz arduratuko da. Erregistro horren ondorioz, ERABILTZAILEAk pasahitz bat eskuratu dezake. Pasahitz horren ardura Erabiltzailearena berarena izango da, eta, beraz, pasahitza arduraz eta konfidentzialtasunaz erabiltzeko konpromisoa hartuko du. ERABILTZAILEAk konpromisoa hartzen du ZABALTZEN ELKARTEAk bere atariaren bidez aipamen moduan eta ez mugatzailean eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak egoki erabiltzeko, eta honetarako ez erabiltzeko: (i) legez kontrako jarduerak, legez kanpokoak, fede onaren kontrakoak eta ordena publikoaren kontrakoak egitea; (ii) eduki edo propaganda arrazistak, xenofoboak, pornografikoak, legez kanpokoak, terrorismoaren apologia egiten dutenak edo giza eskubideen aurkakoak hedatzea; (iii) ZABALTZEN ELKARTEAren, bere hornitzaileen edota hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan kalteak eragitea, sarean birus informatikoak edota lehen aipatutako kalteak eragin ditzakeen beste edozer sistema fisiko edo logiko sartzea edo zabaltzea; (iv) Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan sartzen ahalegintzea eta, sartuz gero, horiek erabiltzea eta beren mezuak aldatzea edo manipulatzea. ZABALTZEN ELKARTEAk eskubidea du pertsonen duintasunaren errespetua urratu edo diskriminatzaileak, xenofoboa, arrazistak, pornografikoak diren iruzkin eta ekarpen guztiak kentzeko, bai eta gazteen edo haurren kontra doazenak edo ordena edo segurtasun publikoa urratu edo, bere iritziz, argitaratzeko egokiak ez direnak ere. Edozein kasutan ere, ZABALTZEN ELKARTEAk ez ditu bere gain hartuko erabiltzaileek foro, txat edo parte hartzeko beste tresna batzuen bidez emandako iritziak.

 GARANTIAK ETA ERANTZUKIZUNA SALBUESTEA

ZABALTZEN ELKARTEAk ez du inola ere erantzukizunik bereganatuko hainbat egoeratan gerta daitezkeen edozein motatako kalte edo galerengatik, esaterako: edukietan akatsak edo hutsuneak izateagatik, ataria eskuragarri ez egoteagatik edo edukietan birusak edo programa kaltegarriak transmititzeagatik, eta jakinarazten du hori ekiditeko har daitezkeen neurri teknologiko guztiak hartzen dituela.

ALDAKETAK

ZABALTZEN ELKARTEAk eskubidea du edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi beharrik gabe bere atarian egokitzat dituen aldaketak egiteko, eta atariko eduki eta zerbitzuetara sartzeko aukera zein horien aurkezpena edo kokapena amaitu, aldatu, bertan behera utzi edota eten ahal izango ditu.

ESTEKAK

www.zabaltzensartu.org atarian Interneteko beste gune batzuetarako estekak edo hiperestekak egonez gero, ZABALTZEN ELKARTEAk ez du gune eta eduki horien gaineko inolako kontrolik egingo. ZABALTZEN ELKARTEAk ez du inolako erantzukizunik bereganatuko beste webgune batekoa den esteka bateko edukiengatik, eta ez du bermatuko hiperesteka horietako edo Interneteko beste gune batzuetako edozein material edo informazioren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zorroztasuna, neurria, egiazkotasuna, baliagarritasuna eta konstituzionaltasuna. Halaber, kanpoko konexio horiek sartzeak ez du ekarriko konektatutako entitate horiekin loturarik, bat egiterik edo partaidetzarik egotea.

BAZTERTZEKO ESKUBIDEA

ZABALTZEN ELKARTEAk eskubidea du Erabilera Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei atarirako edota eskainitako zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko edo kentzeko, aurrez jakinarazi beharrik gabe, bere ekimenez edo hirugarren batek eskatuta.

BALDINTZA HAUEK ALDATZEA ETA IRAUPENA

ZABALTZEN ELKARTEAk edozein unetan hemen zehaztutako baldintzak aldatu ahal izango ditu, eta behar bezala argitaratuko ditu, hemen agertzen diren bezala. Aipatu baldintzen indarraldia ikusgai dauden bitartekoa izango da, eta behar bezala argitaratutako beste batzuek aldatu arte egongo dira horiek indarrean.

LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

ZABALTZEN ELKARTEAren eta ERABILTZAILEAren arteko harremana Espainian indarrean dagoen legeriaren arabera arautuko da, eta edozein desadostasun egonez gero dagokien Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.