Gure helburua:

Langabezian dauden edo lanpostuz aldatu nahi duten pertsonen lana bilatzeko gaitasunak eta trebeziak landu.

Zerbitzuan parte hartzeko:

Zerbitzuan parte hartzeko, ondorengo baldintza guztiak bete behar ditugu:

  • 16 urtetik gora izatea.
  • Europako Esparru Ekonomikoko herrialde batekoa edo beste herrialde batekoa izatea (indarrean dagoen araudiaren arabera).
  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
  • Beste autonomia-erkidegoko Enplegurako Zerbitzu Publiko batean izena emanda ez egotea.

Eskaintzen ditugun zerbitzuak:

Zabaltzen-SARTU elkarteak entitate publikoen eta pribatuen erabiltzaileei lanerako-orientazio hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie:

  • Enplegarritasunaren balorazioa.
  • Enplegurako Ibilbide Indibiduala eta Pertsonalizatua
  • Lan bilaketarako tresnetan eta tekniketan orientazioa (CV, aurkezpen gutuna, lan elkarrizketak, baliabideen erabilpena….)
  • Zonaldeko lan eta prestakuntza baliabideen informazioa.
  • Talde-orientazio tailerrak. (gutxienez 4 partaide)

LANBIDEko deialdiak idarrean dauden heinean:

  • LANBIDEN izen ematea.
  • LANBIDEn sartuta dagoen lan-eskariaren eguneraketa.
  • LANBIDEn sartuta dagoen CV-ren eguneraketa.
  • Lan-eskariaren berriztapena.