Zailtasunak dituzten pertsonak babesteko zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditugu, beren hobekuntza-plana garatzeko.
Beste baliabide eta agente batzuekin batera, lurraldean esku hartzen dugu, lurraldea inklusiboa eta parekidea izan dadin.
Pertsonekin |
Inguruarekin |
Zer jaso dezakezu:
|
Gure helburua da:
|
Gure proiektuak: | Proiektuak gara daitezen, lurraldeko baliabide publiko eta pribatuekin aritzen gara lankidetzan. |
Etorkinak gizarteratzeko eta kulturarteko bizikidetza sustatzeko erraztasunak ematen dituen zerbitzua. Horretarako, informazioa, orientazioa eta laguntza ematen dira, erkidego-garapena eta gizarte-partaidetza sustatzen dira, eta kulturarteko gizarte-prebentzioan oinarritutako bitartekari-lanak egiten dira. Elgoibarren ematen den zerbitzu honi esker, gizartean desabantailan dauden pertsonei gizarteratze-plana garatzen laguntzen zaie, dauzkaten beharrizan zehatzen arabera egokituta eta beren egoera hobetuko duten aldaketak sustatuta. Desberdintasun-egoeran dauden pertsonei babesa emateko zerbitzu espezializatu honek pertsona horien gizarteratze eta laneratzeko plana garatzen laguntzen du (hobekuntza pertsonaleko plana), eta, horretarako, aldaketak sustatzen ditu inguruan eta pertsonengan, beren autonomia sustatu ahala. Alderdi askotan gizarteratzeko espazio bat eskaintzen du, eguneko arreta intentsiboa eta luzatua ematen du, eta pertsona bere ohiko ingurutik hurbil mantentzen du. Gizarte-partaidetzarekin, eguneroko bizitzako erantzukidetasunarekin, erkidegoaren lidergotzarekin, elkartegintzaren sustapenarekin, alfabetatzearekin eta oinarrizko eskumenekin lotutako gaitasunak eskuratzen dira, ikuspegi feminista eta kultuartekotasuna abiapuntutzat hartuta.Tailer aurrelaboralak
Berrizen eta Markinan
Pertsonaren barneratze soziolaboralarako beharrezkoak diren gaitasun pertsonalak garatzeko heziketa-baliabide bat da.