Gure helburua:
Langabezian dauden edo lanpostuz aldatu nahi duten pertsonen lana bilatzeko gaitasunak eta trebeziak landu.
Zerbitzuan parte hartzeko:
Zerbitzuan parte hartzeko, ondorengo baldintza guztiak bete behar ditugu:
- 16 urtetik gora izatea.
- Europako Esparru Ekonomikoko herrialde batekoa edo beste herrialde batekoa izatea (indarrean dagoen araudiaren arabera).
- Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
- Beste autonomia-erkidegoko Enplegurako Zerbitzu Publiko batean izena emanda ez egotea.
Eskaintzen ditugun zerbitzuak:
Zabaltzen-SARTU elkarteak entitate publikoen eta pribatuen erabiltzaileei lanerako-orientazio hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie:
- Enplegarritasunaren balorazioa.
- Enplegurako Ibilbide Indibiduala eta Pertsonalizatua
- Lan bilaketarako tresnetan eta tekniketan orientazioa (CV, aurkezpen gutuna, lan elkarrizketak, baliabideen erabilpena….)
- Zonaldeko lan eta prestakuntza baliabideen informazioa.
- Talde-orientazio tailerrak. (gutxienez 4 partaide)
LANBIDEko deialdiak idarrean dauden heinean:
- LANBIDEN izen ematea.
- LANBIDEn sartuta dagoen lan-eskariaren eguneraketa.
- LANBIDEn sartuta dagoen CV-ren eguneraketa.
- Lan-eskariaren berriztapena.