banka etikoa

Pasa den urriaren 25an, Zabaltzen-SARTU FIAREko Bilboko sukurtzalaren 10. urteurrenaren ospakizunean egon zen. FIARE, ia 4.000 bazkide dituen, banka etikoan diharduen entitate bat da.

Banka etikoa banka tradizionalaren alternatiba gisa sortutako ekimena da, eta bere helburu nagusia errentagarritasun finantzarioa eta ekonomikoa gizarte- eta ingurumen-helburuak lortzearekin bateragarri egitea da.

Banku etikoaren abiapuntua da erabiltzaileek (pertsona eta erakunde aurreztaileek) eskubidea dutela beren dirua non eta zertan inbertitzen den jakiteko, eta erakunde gisa konpromisoa hartzen du gaitzesgarritzat jotzen diren jarduerak ez finantzatzeko, eta beren baliabideak soilik gizarte- eta ingurumen-edukia duten proiektuetara bideratzeko, baita normalean baztertuta dauden pertsonei eta taldeei kreditua eskuratzen laguntzeko ere.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Post comment