1994. urtean sortu zen Zabaltzen-Sartu erakundea, irabazi-asmorik gabe. Gizartean desabantailan dauden pertsonei laneratzeko eta gizarteratzeko erraztasunak ematea da erakunde honen helburua, betiere beraiek hala eskatzen badute. Horretarako, funtsezkoa da bai pertsonekin lan egitea, bai inguruarekin lan egitea, gizarte eta lurralde inklusiboagoak eraikitze aldera. Zabaltzen – Sartu erakundea Sartu Taldea Elkartearen parte da, eta proiektuak eta jardunbideak partekatzen ditu beste hiru erakunderekin ere: Erroak , Sartu Araba eta Gaztaroa_Sartu Koop.
Gure helburuak lortzeko ezinbestekoa iruditzen zaigu sareko lana eta, horregatik, hain zuzen ere, beste erakunde batzuekin eraikitako sareetan era aktiboan egiten dugu lan: Geure egin ditugu, era berean, Ekonomia Solidarioaren aldeko Printzipioen Gutunean jasotzen diren printzipioak: ekitatearen printzipioa, lanaren printzipioa, ingurumeneko iraunkortasunaren printzipioa, lankidetzaren printzipioa, “irabazi-asmorik gabeko” printzipioa, eta inguruarekiko konpromisoaren printzipioa.
Gure erakundeak erdigunean jartzen ditu pertsonak. Horrenbestez, duela hiru urtetik Harremanen Estilo Berria ezartzen ari gara.