Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna

Zabaltzen, SARTU elkarteko kide gisa, EAPNn parte hartzen duten gainerako erakundeekin batera, gaur mundu osoan pobreziaren amaiera aldarritzeko eta pobrezia pairatzen duten pertsonekiko elkartasuna adierazteko egiten diren ekitaldietara gehitzen da. Jarraian EPANko komunikatuan irakur dezakezuenez, “Pobrezia egoera ikaragarria da, inork beretzat nahi ez duena, ezta bere familia nahiz adiskideentzat ere.Pobrezia gaizki bizitzea da, baldintza txarretan. Diru nahikorik ez izatea egoki bizitzeko; ezin zerbitzuak edo ondasunak eskuratzea, hileroko fakturak ezin ordaintzea, neguan berogailua ezin piztea, zure…

Zabaltzeneko aurkezpena “ghana association of Durango” erakundearen ospakizunean

Aurreko martxoaren 9an Ghanako independentzia ospatzeko “ghana association of Durango”k antolatutako ekitaldian parte hartzeko aukera izan genuen. Gure zerbitzuak aurkeztu genituen eta entzuleen hainbat zalantza argitu ere. Poz-pozik jaso genuen erakunde honen gonbidapena eta antolatzaileei gure eskerrik beroena luzatzen diegu. Beti prest egongo gara gure komunitateko ekintzetan parte hartzeko. Eskerrik asko Ghana!