Zabaltzenek “Latia emon!” ekimenean parte hartu du
Ingurumenaren nazioarteko eguna dela eta, Zabaltzen-SARTUko eguneko zentroek ( Elgoibar, Markina eta Azpeitiakoek), Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak eta Debegesak, Eibarko Udalarekin elkarlanean antolatutako “Latia emon” erakusketan parte hartu dute. “Latia emon!” sormena, ekonomia zirkularra eta gizarteratzea uztartzen dituen ekimena da. Egindako muralak Eibarko Untzaga plazan ekainaren 5ean egongo dira ikusgai.