Iritsi zaigu berriro ere azaroaren 25a, egun hau indarkeria matxista salatzeko egunaz gain, indarkeria matxistaren alderdi desberdinak identifikatzen jarraitzeko eguna ere bada.
Jendartean, gure artean askotan, normalizatuen dauden ekintza “sutilenetatik” hasita, hala nola ukitzeak; ahozko lizunkeriak; mezu, adierazpen edota txiste sexistak; janzkeraren epaiketak, jendarte-sareen erabilera edo lagunartea kontrolatzea, eremu publikoa (eskolako patioak, jolastokiak, parkeak) askatasunez okupatzeko zailtasunak; edota emakume eta gizonen arteko berdintasuna zuzenean erasotzen duten erabakiak besteak beste.
Gutariko bakoitzari dagokigu egoera horiek aldatzea, eguneroko zereginetan hasiz, gure inguru hurbilenean jardunez.
GURE JARREREN ETA JOKABIDEEN ARDURADUN IZATEKO GARAIA DA