Zabaltzenek “Latia emon!” ekimenean parte hartu du

Ingurumenaren nazioarteko eguna dela eta, Zabaltzen-SARTUko eguneko zentroek ( Elgoibar, Markina eta Azpeitiakoek), Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak eta Debegesak, Eibarko Udalarekin elkarlanean antolatutako “Latia emon” erakusketan parte hartu dute. “Latia emon!” sormena, ekonomia zirkularra eta gizarteratzea uztartzen dituen ekimena da. Egindako muralak Eibarko Untzaga plazan ekainaren 5ean egongo dira ikusgai.

Plazak libre biltegiko ikastaroan

Maiatzean, Berrizen hasiko dugun ikastaroan oraindik, PLAZAK libre daudela jakinarazten dizuegu. BILTEGIKO JARDUERA LAGUNGARRIAK _KODEA: IP23480570 Egunak: Astelehenetik ostegunera Ordutegia:15:00-20:00 Datak: Maiatzaren 6tik Uztailaren 7rarte BALDINTZAK: Debabarreneko (Gipuzkoa) udalerriren batean erroldatuta egotea. Gaztelaniaren oinarrizko gaitasuna egiaztatzea beharrezkoa da. Bizileku eta lan baimena. Interesa baduzu ikastaro honetan, ondorengo estekaren bidez aurreko izen ematea egin dezakezu: AURREKO IZEN EMATEA:

Zabaltzeneko aurkezpena “ghana association of Durango” erakundearen ospakizunean

Aurreko martxoaren 9an Ghanako independentzia ospatzeko “ghana association of Durango”k antolatutako ekitaldian parte hartzeko aukera izan genuen. Gure zerbitzuak aurkeztu genituen eta entzuleen hainbat zalantza argitu ere. Poz-pozik jaso genuen erakunde honen gonbidapena eta antolatzaileei gure eskerrik beroena luzatzen diegu. Beti prest egongo gara gure komunitateko ekintzetan parte hartzeko. Eskerrik asko Ghana!