Proiektu berria martzan. Zainbide: Ikasi zaintzen
Zabaltzen-SARTUk eta Bizitzen Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiko babesarekin, sektore soziosanitarioko arreta- eta aholkularitza-zerbitzua martxan jarri du Durangon.
Zabaltzen-SARTU Koop. Elk. |
Zabaltzen-SARTUk eta Bizitzen Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiko babesarekin, sektore soziosanitarioko arreta- eta aholkularitza-zerbitzua martxan jarri du Durangon.
Iritsi zaigu berriro ere azaroaren 25a, egun hau indarkeria matxista salatzeko egunaz gain, indarkeria matxistaren alderdi desberdinak identifikatzen jarraitzeko eguna ere bada.Jendartean, gure artean askotan, normalizatuen dauden ekintza “sutilenetatik” hasita, hala nola ukitzeak; ahozko lizunkeriak; mezu, adierazpen edota txiste sexistak; janzkeraren epaiketak, jendarte-sareen erabilera edo lagunartea kontrolatzea, eremu publikoa (eskolako patioak, jolastokiak, parkeak) askatasunez okupatzeko zailtasunak; edota emakume eta gizonen arteko berdintasuna zuzenean erasotzen duten erabakiak besteak beste.Gutariko bakoitzari dagokigu egoera horiek aldatzea, eguneroko zereginetan…
Gure berrizko ikastaroen egitaraua aurkezten dizuegu.
Laster Zabaltzen-SARTUk FMEC0119 Arku-soldadura gas babeslearekin, elektrodo kontsumigarriarekin Profesionaltasun Ziurtagaria irakatsiko du Zornotzan. Interesa baduzu, mesedez, jarri gurekin harremanetan onintza@zabaltzen.sartu.org posta elektronikoan edo 646 34 53 55
Pasa den urriaren 30ean Bizitzen Fundazioak, Zabaltzen-SARTUk sortutako eta babesturiko erakundeak, Korsikako herri-erakundeen eta arreta-soziosanitaria arloko entitateen ordezkaritza baten bisita jaso zuen. Zainketetan, Bizitzenek duen esperientzia, ezagutza eta lan egiteko era ezagutzea zuten helburu. Zabaltzen-SARTU bere Fundazioaz harro, erreferente baita Zainketen sektorean.