FIAREko Bilboko sukurtsalaren 10. urteurrena

Pasa den urriaren 25an, Zabaltzen-SARTU FIAREko Bilboko sukurtzalaren 10. urteurrenaren ospakizunean egon zen. FIARE, ia 4.000 bazkide dituen, banka etikoan diharduen entitate bat da. Banka etikoa banka tradizionalaren alternatiba gisa sortutako ekimena da, eta bere helburu nagusia errentagarritasun finantzarioa eta ekonomikoa gizarte- eta ingurumen-helburuak lortzearekin bateragarri egitea da. Banku etikoaren abiapuntua da erabiltzaileek (pertsona eta erakunde aurreztaileek) eskubidea dutela beren dirua non eta zertan inbertitzen den jakiteko, eta erakunde gisa konpromisoa hartzen du gaitzesgarritzat jotzen…

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna

Zabaltzen, SARTU elkarteko kide gisa, EAPNn parte hartzen duten gainerako erakundeekin batera, gaur mundu osoan pobreziaren amaiera aldarritzeko eta pobrezia pairatzen duten pertsonekiko elkartasuna adierazteko egiten diren ekitaldietara gehitzen da. Jarraian EPANko komunikatuan irakur dezakezuenez, “Pobrezia egoera ikaragarria da, inork beretzat nahi ez duena, ezta bere familia nahiz adiskideentzat ere.Pobrezia gaizki bizitzea da, baldintza txarretan. Diru nahikorik ez izatea egoki bizitzeko; ezin zerbitzuak edo ondasunak eskuratzea, hileroko fakturak ezin ordaintzea, neguan berogailua ezin piztea, zure…