Zabaltzeneko aurkezpena “ghana association of Durango” erakundearen ospakizunean

Aurreko martxoaren 9an Ghanako independentzia ospatzeko “ghana association of Durango”k antolatutako ekitaldian parte hartzeko aukera izan genuen. Gure zerbitzuak aurkeztu genituen eta entzuleen hainbat zalantza argitu ere. Poz-pozik jaso genuen erakunde honen gonbidapena eta antolatzaileei gure eskerrik beroena luzatzen diegu. Beti prest egongo gara gure komunitateko ekintzetan parte hartzeko. Eskerrik asko Ghana!

Gure bizitzekin negoziorik ez!

Zaintza ereduaz hitz egiten ari gara. Zaintza sistema duina aldarrikatzen jarraitzen dugu. Sistema arrazista erauzteko aliantzak ehuntzen ari gara. Ditugun zaintza ereduak kuestionatu eta bestelako ereduak exijitzen ari gara. Proposamenak, sareak, mugimenduak eta lorpenak artikulatzeko aukera bizi dugu. Borroka dimentsio ugaritan zabaltzen ari gara. Zaintza lanen beharrezkotasuna aintzat hartuta, zaintza eskubide kolektiboaren aldeko prozesua martxan jarri du Mugimendu Feministak. Estrategia komunak marrazteko apustua jarri du mahai gainean.