Zabaltzen-SARTU, LANBIDEk 1600000026 zenbakiarekin laneratze-agentzia gisa baimenduta,  jarraian azaltzen diren zerbitzuak eskaintzen ditu.

Deskribapena:

Zabaltzen-SARTU-k 25 urte daramatza lan-bitartekaritza zerbitzua eskaintzen, bere hasi-hasieratik, hain zuzen ere. Zerbitzu honen bidez, lana eskaintzen duten enpresak eta lana eskatzen duten pertsonak harremanetan jartzen ditugu.

Lan eremua:

Nahiz eta Estatuko edozein enpresak erabil dezake zerbitzua, gure lan eremua Bizkaiko ekialdea – Busturialdea, Lea-Artibai, Arratia, Zornotza eta Durangaldea – eta Gipuzkoako mendebaldea – Debagoiena, Debabarrena eta Urola Erdia – da.

Zerbitzuak eta baliabideak:

  • CVen hartzea, sartzea eta analisia.
  • Hautagaien bilaketa.
  • Hautagaiak libre dauden ala ez egiaztatu.
  • Lan eskaintzen bilketa eta kudeaketa.
  • Lan eskaintzen hedapena.
  • Hautapen-Zerbitzuak (Interesa daukan enpresak eskatzen eta finantzatzen baditu – tarifa eskatu).
  • Bizkaiko eta Gipuzkoako hautagaien datu-base propioa.
  • LANBIDEKO lan eskatzaileen datu-basea erabiltzeko aukera.
  • Euskadiko beste elkarteekin lan egiteko aukera, La Caixa-ren gizarte ekintzaren Incopora Programaren barruan.

¿Nork erabil dezake zerbitzua?.

  • Hautagaiak:

Edozein pertsona izan daiteke hautagaia, hots, lanpostu bat eskatu ala hobetu nahi duen edonor, beti, Estatuan bizi baldin bada.

  • Enpresak:

EAE-n egoitza fiskala edo lantokiak dituen edozein enpresak erabil dezake zerbitzua.

Hautagaiak

Zure CVa bidali nahi badiguzu, mesedez, bete ezazu ondorengo formularioa:

ENPLEATZE-AGENTZIAN IZENA EMAN - Zabaltzen (zabaltzensartu.org)

 

 

Enpresak

EAEn zerga-egoitza edota lan-zentruak dauzkan edozein enpresak erabil dezake zerbitzua. Gure lan-poltsa propioan hautagaiak bilatu nahi izanez gero, mesedez, ondorengo ESKAERA ORRIA bete eta  inaki.bengoetxea@zabaltzen.sartu.org  posta elektronikora bidali.

Edozein zalantza ala galdera izatekotan, mesedez, erabili hurrengo formularioa:

Los campos marcados con * son obligatorios

Enpresaren izena
Erabiltzen duzun posta elektronikoa idatzi, mesedez.