Zabaltzen-Sartu Elkarteko Autoenplegu Arloak 12 urtetik gora daramatza sustatzaile txikiei laguntzen, autonomo gisa ezar daitezen. Urteotan, 100 negozio berri baino gehiago sortu dira Durangaldean, eta 30 prestakuntza-ekintza eman dira.

Autonomo izateko asmoa baduzu, eskatu hitzordua gurekin eta behar duzun laguntza emango dizugu, zure negozioa sortzea errazagoa suerta dakizun.

Hona hemen gure zerbitzuak:

 

Autoenplegurako tutoretza

- Enpresa bat sortzeari buruz dauzkazun zalantza guztiak argituko ditugu.

- Diru-laguntzei eta eratze-izapideei buruzko informazioa emango dizugu.

- Enpresa-plana egiten lagunduko dizugu.

- Hasierako inbertsiorako abalik gabeko berme bat emango dizugu.

- Enpresa berriaren lehenengo urratsetan sor daitezkeen zalantzak konpontzen lagunduko dizugu.

HELBURUAK:

Enpresa bat jartzeko asmoa duten langabetuei aholkularitza indibidualizatua ematea.

GAIAK:

Hasierako ideia benetako merkatura egokitzen den aztertzea; sustatzailearekin lankidetzan aritzea, enpresa-plan bat egiteko; forma juridikoei, diru-laguntzei eta eratze-izapideei buruzko informazioa eta aholkuak ematea

DESKRIBAPENA:

Banakako tutoretzak sustatzaileekin, enpresa-plana definitu, aztertu eta hausnartzeko lana egin dadin. Lan-plan bat egiten da, etapatan banatuta, eta, bertan, sustatzaileek eta tutoreek beharrezko lanak eta zereginak garatzen dituzte etorkizuneko negozioa zehazteko, merkatura bideratuta eta benetako azterketa ekonomiko-finantzarioa eginda.

Gainera, sustatzaileari enpresa juridikoaren formari, dauden diru-laguntzei eta enpresa martxan jartzeko beharrezko hasierako izapideei buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen zaizkio.

Autoenplegurako prestakuntza

Gainera, enpresa sustatzen laguntzeko ikastaroak ematen dizkiegu autonomo izateko eta beren enpresa propioa edukitzeko asmoa duten langabetuei.

HELBURUAK:

Autoenplegua eta kultura ekintzailea sustatzea, enpresa bat martxan jartzeko gakoei buruz hausnartzea, eta ekintzaile berriei prestakuntza ematea, enpresa-plana egin eta enpresaren egunerokoa kudeatzeko orduan

GAIAK:

· Enpresa-ideia, Merkatua, Marketin-plana, Azterketa ekonomiko-finantzarioa, Eratze-izapideak, Forma juridikoak eta Diru-laguntzak.

DESKRIBAPENA:

25 orduko aurrez aurreko ikastaroa, bertaratutakoen partaidetza eta teoria uztartuta.

Erabiltzen den metodologia azpimarratzea garrantzitsua da. Izan ere, pertsona bakoitzak berariaz azaltzen du izan duen esperientzia, eta negozio bat irekitzeko bidean bakoitzak eskain ditzakeen eta behar izan ditzakeen eskumenak aztertzen dira. Horrenbestez, diagnostiko bat egiteko eta ondoren negozio bat ireki ahal izateko gaitasun profesionalak eskuratzea bezain garrantzitsua iruditzen zaigu prozesu horrek guztiak eragiten duen lanerako euskarri emozionala ematea. Halaber, bereziki erreparatzen diegu “emakume ekintzaileei”, eta genero-ikuspegia txertatzen dugu beren prozesu osoan.