Zabaltzen, SARTU elkarteko kide gisa, EAPNn parte hartzen duten gainerako erakundeekin batera, gaur mundu osoan pobreziaren amaiera aldarritzeko eta pobrezia pairatzen duten pertsonekiko elkartasuna adierazteko egiten diren ekitaldietara gehitzen da. Jarraian EPANko komunikatuan irakur dezakezuenez, “Pobrezia egoera ikaragarria da, inork beretzat nahi ez duena, ezta bere familia nahiz adiskideentzat ere.
Pobrezia gaizki bizitzea da, baldintza txarretan. Diru nahikorik ez izatea egoki bizitzeko; ezin zerbitzuak edo ondasunak eskuratzea, hileroko fakturak ezin ordaintzea, neguan berogailua ezin piztea, zure seme-alaben gastuei ezin aurre egitea, dentistarengana ezin joatea, ezin erostea arropa edo oinetakorik… eta, are gehiago, egoerarik larrienetan, bizitzeko etxe bat ere ez izatea.”