Aurreko martxoaren 9an Ghanako independentzia ospatzeko “ghana association of Durango”k antolatutako ekitaldian parte hartzeko aukera izan genuen. Gure zerbitzuak aurkeztu genituen eta entzuleen hainbat zalantza argitu ere.
Poz-pozik jaso genuen erakunde honen gonbidapena eta antolatzaileei gure eskerrik beroena luzatzen diegu. Beti prest egongo gara gure komunitateko ekintzetan parte hartzeko. Eskerrik asko Ghana!