Gure kudeaketa-politika agertzen denez, gardentasuna gure balioetako bat da eta, beraz, gure xedea lortzeko jarduera baldintzatzen du. Zabaltzen-SARTUk garatzen dituen proiektuek eragin publikoa dute eta, batez ere, herri-agintariek finantzatzen dituzte. Ondorioz, 19/2013 Legeak, abenduaren 9koak, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoak bere 3. artikuluan eskatzen duena bete behar dugu. Hau da:
Erakunde-pribatuak lege horretako Lehengo Izenburuko II. kapituluan zehaztutakoa betetzera behartuta daude, urtebetean:
- 100.000 eurotik gorako laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzen badituzte edo
- euren diru-sarreren %40a edo gehiago laguntza edo diru-laguntza publikoak badira.
- betiere gutxienez 5.000 eurora iristen badira.
APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA ETA ERAKUNDE- ETA ANTOLAKETA- INFORMAZIOA
INFORMAZIO EKONOMIKOA
SALAKETA EDO KEXA BAT AURKEZTU NAHI IZANEZ GERO, EGIN KLIK ONDORENGO BOTOIAN MESEDEZ:
