Zabaltzen elkarlaneko, gizarte-ekimeneko eta irabazi asmorik gabeko kooperatiba da, eta bere MISIOA desberdintasun egoeran dauden pertsonen gizarteratzea da; horretarako, hobekuntza pertsonalerako, formaziorako, lanerako eta erkidegoan parte hartzeko ekintzak erabiltzen ditu.
Zabaltzenen IKUSPENA da erakunde profesional independentea izatea, askotarikoa eta gure misioa betetzeko zereginean solidarioa eta gizarteratze-alorrean erreferente izatea, bai desberdintasun egoeran dauden pertsonentzat bai gizarteratzea helburu duten gainerako eragileentzat.
Gidari dituen BALIOAK, eta Zabaltzeneko pertsonak hoberen identifikatzen dituztenak, honako hauek dira:
- Zintzotasuna.
- Efizientzia eta eraginkortasuna.
- Aukera-berdintasuna.
- Elkartasuna eta kooperazioa.
- Pertsonenganako begirunea.
- Enpatia.
- Pertsonekiko eta gizartearekiko konpromisoa.
- Gardentasuna.
- Etengabeko hobekuntza eta berrikuntza. Zabaltzenen geure egiten dugu AITZINDARITZA ERALDATZAILEA ETA SOZIALKI ARDURATSUAren kontzeptua babesteko konpromisoa; haren xede nagusia izanik erakundea orientatzea, koordinatzea eta kohesionatzea honako hau lortzeko bidean:
- Gure misio, ikuspen eta balioak garatzea eta gauzatzea.
- Gure lanaren helburu eta gure lankide diren pertsonen eta interes-taldeen asebetetzea.
- Lurralde inklusiboak bultzatzea.
- Gure prozesuen etengabeko hobekuntza, garatu eta erakundean ezarri dugun kalitatea kudeatzeko sistema integratua landuz eta mantenduz.
- Ingurumena errespetatzea eta babestea, energia zentzuz erabiltzen saiatuz eta sortutako hondakinak balorizatuz.
- Gure lana egiteko behar diren baliabide materialak eraginkortasunez eta efizientziaz kudeatzea.
- Zabaltzen-SARTUn lan egiten duten pertsonen eta gure jardueretan parte hartzen dutenen segurtasuna eta osasuna.
- Gure erakundeak dituen eta gure zerbitzu eta produktuen kalitatean eragin dezaketen arriskuak eta aukerak aldian aldian kontuan hartzea eta aztertzea.
- Biziaren jasangarritasuna hiru dimentsiotan: ekonomikoa, ingurumenekoa eta soziala.
- Emakumeen eta gizonen arteko erabateko berdintasuna, eta bereziki, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borroka.
- Gure jarduerari dagozkion lege eta araudiak betetzea. Kalitate-politika hau erakunde osoan onartu eta ezarri da, eta egunean mantentzen da; gainera, Zabaltzeneko Pilotaje Taldearen erabateko konpromiso eta laguntza ditu, eta hark ezartzen, garatzen eta aplikatzen du ezarri den Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren bidez.