Zabaltzen-SARTU, LANBIDEk 1600000026 zenbakiarekin laneratze-agentzia gisa baimenduta, jarraian azaltzen diren zerbitzuak eskaintzen ditu.
Deskribapena:
Zabaltzen-SARTU-k 25 urte daramatza lan-bitartekaritza zerbitzua eskaintzen, bere hasi-hasieratik, hain zuzen ere. Zerbitzu honen bidez, lana eskaintzen duten enpresak eta lana eskatzen duten pertsonak harremanetan jartzen ditugu.
Lan eremua:
Nahiz eta Estatuko edozein enpresak erabil dezake zerbitzua, gure lan eremua Bizkaiko ekialdea – Busturialdea, Lea-Artibai, Arratia, Zornotza eta Durangaldea – eta Gipuzkoako mendebaldea – Debagoiena, Debabarrena eta Urola Erdia – da.
Zerbitzuak eta baliabideak:
- CVen hartzea, sartzea eta analisia.
- Hautagaien bilaketa.
- Hautagaiak libre dauden ala ez egiaztatu.
- Lan eskaintzen bilketa eta kudeaketa.
- Lan eskaintzen hedapena.
- Hautapen-Zerbitzuak (Interesa daukan enpresak eskatzen eta finantzatzen baditu – tarifa eskatu).
- Bizkaiko eta Gipuzkoako hautagaien datu-base propioa.
- LANBIDEKO lan eskatzaileen datu-basea erabiltzeko aukera.
- Euskadiko beste elkarteekin lan egiteko aukera, La Caixa-ren gizarte ekintzaren Incopora Programaren barruan.
¿Nork erabil dezake zerbitzua?.
- Hautagaiak:
Edozein pertsona izan daiteke hautagaia, hots, lanpostu bat eskatu ala hobetu nahi duen edonor, beti, Estatuan bizi baldin bada.
- Enpresak:
EAE-n egoitza fiskala edo lantokiak dituen edozein enpresak erabil dezake zerbitzua.
Hautagaiak
ENPLEATZE-AGENTZIAN IZENA EMAN - Zabaltzen (zabaltzensartu.org)
Enpresak
EAEn zerga-egoitza edota lan-zentruak dauzkan edozein enpresak erabil dezake zerbitzua. Gure lan-poltsa propioan hautagaiak bilatu nahi izanez gero, mesedez, ondorengo ESKAERA ORRIA bete eta inaki.bengoetxea@zabaltzen.sartu.org posta elektronikora bidali.
Edozein zalantza ala galdera izatekotan, mesedez, erabili hurrengo formularioa: